Udal langileek atxikimendua adierazi diote Ino Galparsoro alkateari

Goiatz Arana Begiristain 2008ko maiatzaren 7a

Arrasateko herritarrek bihar arte itxaron beharko dute udal zerbitzuak martxan dauden edo ez jakiteko. Izan ere, udal langileek asanblada egin zuten atzo, eta bozketa egin zuten biharko greba deialdia dela-eta. Emaitza ez da loteslea, ordea, eta, beraz, bihar arte ez da jakingo tokian tokiko langileek hartutako erabakia zein den. Bozketa egiteaz bat, atzoko asanbladan hainbat erabaki ere adostu zituzten:

  • Lehenik eta behin, hedabideen aurrean euren iritzia eta sentimendua azaltzea.
  • Bigarrenik, Ino udaletxera dioten karteltxoak ateratzea eta udal eraikinetan ipintzea, sinbolikoki bada ere bulego ezberdinetan presente egon dadin, eta horietara jotzen duten herritarrak horretaz jabetu daitezen.
  • Eta hirugarrenik, Ino espetxetik ateratzen den arte bere askatasuna aldarrikatzen jarraitzea.

Puntu horietan bat etortzeaz batera, Arrasateko udal langileek komunikatu bat ere adostu dute. Garzon epaileak herriko alkatea fidantzarik gabe atxilotzeko emandako agindua bidegabekeriatzat jotzen da bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak