Udal laguntza eskatu dute herri eskolako gabeziei aurre egiteko

Ubane Madera 2007ko mai. 11a, 13:29
Hiru idatzi aurkeztu dizkiote Udalari Arrasate Herri Eskolaren egoera dela-eta. Bedoñabe Haurreskolak eta herri eskolak (tartean guraso elkarteak) aurkeztu dituzte, eskolak dituen gabezien aurrean, konponbideak eskatzen.

Bedoñabe Haurreskolari dagokionez, honako gabeziak dituela jakinarazi diote Udalari: ez dute jangelarik, ume kotxeak lagatzeko ez dute lekurik, eta bestelakoen artean, gelak eta sukaldea oso txikiak dira. 

Oro har, Bedoñaben espazio falta dagoela jakinarazi diote Udalari eta "ikasturte honetan 13 haur gelditu direla kanpoan plazarik gabe". Hori horrela, besteak beste, proposatu dute irtenbide moduan Musakolan (San Antolinen) haurreskola berri bat egitea. 

Arrasate Herri Eskolari dagokionez, honako gabeziak salatu dituzte, epe motzera begira konpondu beharrekoak: Bedoñaben, besteak beste, igogailua ipintzea eta Erguinen pasilloetako eta patioko komunak egokitzea.

Epe luzera begira, berriz, Musakolan leihoak eta ateak aldatu eta komun berria egin behar direla diote eta besteak beste, Erguinen jangela handitu egin behar dela.  

Korporazio berriak egin behar

Udalak erantzun du, batetik, dagoeneko eman dituela urratsak Bedoñaben zenbait egokitzapen lan egiteko. Eskolaren instalazioak handitzeko eskaeraren aurrean, berriz, hori "Haurreskolak Partzuergoa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin" aztertu beharko duela esan du. Eta zera gaineratu du: "Udala ezin dela konprometitu Bedoñabe eraikina handitzen", besteak beste, hori egiteko, Jaurlaritzaren oniritzia behar duelako. Eta Udalak dio, baita ere, hori ekainean eratuko den korporazio berriak aztertu beharko duela.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak