Ferreriasen plazatxo bat egitea aztertuko dute gaur Gobernu batzarrean

Ubane Madera 2007ko urr. 15a, 14:04
Astelehenero moduan, hitzordua dute Udalean, Gobernuak asteroko batzarra egin dezan. Denetariko gaien artean aztertuko dute Ferrerias kalean plazatxo berria egitea, Kontzezinoko eskaileratako usoen arazoa eta haur etorkinen integrazioa.

Adibidez, hezkuntza kontuak berbagai izango dituzte gero; hain zuzen ere, Bedoñabe Heri Eskolan leku eta ikasgela berriak egokitzeko proiektua eta proiektu hori gauzatzeko obrak egin gura ditu Udalak. Bada hori guztia kontratatzeko egin beharreko prozeduraren klausulen agiria onartzeko proposatuko dute batzarrean.

Hezkuntza kontuekin batera, usoekin lotutakoak ere landuko dituzte. Hain justu ere, Kontzezinoko eskaileretan urteetan usoek sortzen duten arazoari irtenbidea eman gura dio Udalak.

Bide eta plaza berriak

Hirigintza arloari dagokionez, Gazteluondo eta Arrasate pasealekua batzeko bide bat sortu gura du Udalak; bada proiektu hori idazteko laguntza teknikoa adjudikatzeko bidea landuko dute gaur arratsaldean.

Gazteluondotik Ferrerias kalera egingo dute udal gobernuko kideek, izan ere, kale hartan plazatxo berri bat sortu gura du eta hori idazteko laguntza teknikoa lehiaketaz adjudikatzeko bidea ere landuko dute.

Horrez gainera, eta azkenaldian bestelako dirulaguntzen banaketa aztertu duten moduan, gaurko batzarrean Euskara Batzordeak egindako dirulaguntza banaketaren proposamena aztertuko du Tokiko Gobernu Batzarrak.

Hizkuntza kontuekin segituz, berbagai izango du, baita ere, haur etorkinen hizkuntza integrazioa. Zerbitzu hori indartzeko proposamena dute mahai gainean.

Bukatzeko, bestelakoen artean, Arrasateko Baserriko Produktuen bosgarren azoka antolatzeko proposamena ere aztertuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak