Gazte informazio Bulegoaren asmoa, esan moduan, hileko azken ostegunetan zita egitea da, tailer txikien bitartez, informatika eta sarearekin lotutako kontuen gainean gazteak biltzeko, hau da, sare sozialak, edo programatan trebeak diren gazteen elkarlana bultzatu asmotan.
Irailaren 24ko hitzorduan, Ubuntu eta bestelakoak instalatzeko deialdia da, ordenagailuan, euskarazkoak eta libreak diren softwareak instalatzen lagunduko da. Ekimena zabalik dago interesa duen edonorentzako.