Ikastaroaren matrikulazio epea joan den egubakoitzean amaitzen zen, baina euskaltegiko arduradunek San Juan jaietako oporren ostean interesatuei izena emateko aukera emango diete. Hala, klaseak hasten diren egun berean, hots, ekainaren 29an, matrikulatzeko aukera izango da.
Uztailean eta irailean
Uztaileko klaseak ekainaren 29an hasi eta uztailaren 24an amaituko dira. Irailean, berriz, hilaren 1etik 25era emango da ikastaro trinkoa.
Ordu kopuruari dagokionez, uztailean lau ordu egingo dituzte egunero, goizez. Irailean, berriz, bi ordu egingo dituzte, arratsaldez. Ordutegiak ikasleek zehaztuko dituzte. Ikastaroak 136 euro balio du.