Udal eraikinen energia kontsumoa kontrolatu guran

Ubane Madera 2009ko api. 27a, 13:05
Udal agintariek gura dute kalkulatu zenbat energia kontsumitzen duten hiru udal eraikinek: udaletxeak berak, Kulturatek eta Musakolako kiroldegiak. Kontadoreak jarriko dituzte gastatzen duten argindarra eta gas naturala kontrolatzeko. Urtebetean kontrolatuko dute gastu hori

Horixe da, besteak beste, gaur udal gobernuaren batzarrean landuko duten gaietako bat. Rafa Ugartek, Ingurumen Saileko arduradunak aditzera emandakoaren arabera, kontadoreak jarriko dituzte gastatzen duten argindarra eta gas naturala kontrolatzeko. Modu horretan jakingo dute noiz eta zenbat energia  kontsumitzen duten. Adibidez, kontuan hartuta Musakolako kiroldegia domeketan itxita dagoela, bada kontrolatu ahal izango dute ea domeketan energia gasturik egiten duten edo ez. Urtebetean kontrolatuko dute gastu hori. Eta gero software baten bitartez, planteatuko dituzte energiaren gastua kontrolatzeko neurriak.

Beragaran, iaz

Euskal Energia Erakundeak bideratutako ekimena da hori. Iaz Europan abiarazi zuten ekimen baten harira datorrena. Besteak beste, Irlandan eta Euskadin abiarazi zuten. Euskadin, hiru herritan, tartean Bergaran. Bada, ekimen horrekin bat egin zuen Eudelek, Euskal Udalerrien Elkarteak, eta gaur Arrasateko Udaletxean aztertuko dutena da hitzarmena sinatzea Eudelekin, ekimen hori Arrasaten ere abiarazteko.

Baina ez da hori izango gaurko batzarrean landuko duten gai bakarra. Bestelakoen artean, aztertuko dituzte egokitutako auto-taxi zerbitzuaren adjudikazio proposamena, Arrasateko baserriko produktuen azoka antolatzeko proposamena, erretiratuendako 2009ko dirulaguntzen aurrerakina onartzeko proposamena eta San Andres eta Musakola auzoetako jaiak antolatzeko dirulaguntza eskaerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak