Horrez gainera, obren atalean, Olandixoko saihesbidea egiteko obra adjudikatuta dagoela jakinaraziko dute, Bedoñabe Herri Eskolan leku eta ikasgela berriak egokitzeko proiektua landuko dute eta Mojategiko kiroldegian bulegoak eta taberna moldatzeko obren adjudikazioa aztertuko dute.
Eta beste gai pare bat aipatzearren, jakinaraziko dute zeintzuk diren Debagoieneko Landa Garapenerako Elkarteak 2008ko dirulaguntzetarako zehaztu dituen irizpideak eta Gazte bulegoaren eta Sexologia zerbitzuaren uztaileko egitarauaren berri emango dute.
Halakoak eta beste landuko dute gaur 15:00etan hasita. Ohi dugun moduan, datozen egunotan jakinaraziko dizkizuegu zeintzuk izan diren zinegotziek hartutako erabakiak.