Udako kultura eskaintza aurkeztu dute Arrasaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko uztailaren 1a

Udazabal, udako eskaintza zabala aurkeztu dute Kulturaten. Pentsamendu zabalari irekitako ekitaldiak izango dira. Izan ere, hainbat herrialdetako kultura eskainiko dute. Ekitaldiak Monterronen eta Herriko plazan izango dira, eta guztiak doanekoak izango dira.

Musika, zinea, dantza eta zirkoa izango dira, besteak beste, udako Arrasateko kultura eskaintza. Kulturaten aurkeztu dute Udazabal programa: udako kultura eskaintza.

Oihana Aranburu Arrasateko jarduneko alkateak hartu zuen berba Kulturaten. Ekitaldiok "pentsamendu zabalari" irekiak direla esan zuen; bada, munduko kultura ezagutzeko aukera ematen dute. Herriko plazan eta Monterron parkean izango dira udako ekitaldiak eta guztiak doanekoak izango dira.

Zinea

Uztailaren 4an hasiko dira ekitaldiak; hain zuzen Indiana Jones-en filmarekin. Guztira 11 film eskainiko dituzte Monterron Parkean. Pelikulak egubakoitzetan izango dira, 22:30ean. Kontuan hartu, uztailaren 17an eta 24an eguenean izango direla pelikulak eta ez egubakoitzean. Azkena irailaren 12an izango da.

Musika: Andy Palaciori omenaldia

Musika eskaintza zabala eta berezia izango da. Ekitaldi aipagarriena, uztailaren 18an egongo den kontzertua izango da. Monterron parkean, gaueko 10etan, Andy Palaciori eskainitako kontzertua egingo dute. Andy Palacio urtarrilaren 19an hil zen. Palaciok Garifunen musika tradizio lantzen zuen. Garifuna erdialdeko amerikako herrialde batzuetako sustrai afrikarreko berezko kultura bat da. Hala, Palacioari omenaldia egiteko Umalalik –Honduras– eta Aurelio Martinezek –Honduras– egingo dute kontzertua Monterronen.

Garifunek inguruan emango dute kontzertu bakarra izango da Arrasatekoa. Ondoren, Cadizera joango dira eta handik Europara. Kontzertu horren ondoren, uztailaren 18an, Habib Koitek emango du kontzertua. Iluntzeko 12etan izango da kontzertua. Maliko nazioarteko artistarik handienetakoa da eta mundu osoan gehien saldu duen musikari afrikarretakoa gainera.

 

Egitaraua

Uztailak 5, 22:30ean Herriko Plazan, Markeliñe Konpainiak Terapia

 

lana eskainiko du.

Uztailak 12, 20:00etan Herriko Plazan, Tallarin con Banana taldearen Al Paloo...

 

zirkoa

Uztailak 18

, 22:00etan Monterron parkean, a Tribute to Andy Palacio.

Uztailak 18

, 00:00etan Monterron parkean, Habib Koitéren kontzertua.

Uztailak 22, 22:30ean Monterron parkean, Les as du Benin eta Assya Kya

 

folklore jaialdia.

Uztailak 25, 22:30ean Monterron parkean, Puerto Candelaria taldearen kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak