Udako denboraldia hasi da Musakolako igerilekuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko eka. 15a, 14:18
Udaren hasiera iragartzen duen bainu denboraldia zapatuan hasi zen Musakolako kiroldegian. Kanpoko igerilekuak zabalik daude eta irailaren 13ra arte izango dira zabalik. Ordura arte hiru hilabete luze geratzen dira.

Eguraldiaren baimenarekin, eguzkia hartu eta bainu freskagarri bat hartzeko 90 egun baino gehiago geratzen dira, beraz.
Eli Roncero kiroldegiko kirol teknikariak jakinarazi duenez, ordutegia bere horretan mantenduko da. Hau da, 10:00etatik 20:30era egongo dira zabalik kanpoko igerilekuak. Bonuen prezioei dagokienez, helduek sei euro ordaindu beharko dute eta haurrek, berriz, hiru euro. Roncerok iragarri duenez, sorosle bat egongo da goizez eta bi arratsaldez. Gainera, egun osoan zehar DYAko laguntzaile bat ere egongo da bainularien segurtasuna bermatzeko.

Hamaken auzia

Berdegune mugatuan hamaka larregi zeudela-eta, kiroldegiak hamaken sarrera kontrolatzea erabaki du. Hala, hamaka behar dutela egiaztagiri bidez frogatzen dutenek –hirugarren adinekoek, osteoporosia dutenek...– bakarrik sartu ahal izango dituzte hamakak. Azkenik, izozkiak, jatekoak eta edatekoak salduko dituen kioskoa berreskuratu gura dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak