Udako beherapenak amaituta, udazkeneko arropak apaletan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2010ko ira. 1a, 16:52
Ofizialki atzo bazen udako beherapenen azkeneko eguna, herriko hainbat dendetan aurkitu dugu udako arropak merkeago erosteko aukerarik. Udako beherapenek izan duten harreraz galdetzera jo genuen, atzo arratsaldean Arrasateko bi dendetara; Gili-Gilin izan ginen lehenengo eta Lukon gero. Krisiak salmentetan eraginik izan duela adierazi zuten arren, bisitan joan ginen dendetan, nahiko pozik aurkitu genituen dendariak.

Gili-Gili dendako Sulima Karabiasek kontatu zuen salmenta handienak uztaila hasieran egin bazituzten ere, azkeneko egunera arte ibili dela jendea mauka bila. Ofizialki beherapenak amaituta badaude ere, udako azkeneko jantziak, astebetez oraindik salgai izango dituzte. Iritzi berekoa da Luko dendako Mari Fran Alonso; hark dio, sasoia joan den moduan joan direla beherapenak, etxafuego handirik bota gabe, baina laburbilduz, ondo.

Udakoak apaletatik kentzen ari diren moduan, udazken-negukoak ateratzen ari dira orain dendetan. Erosleak gainera hasi omen dira erosten. Sulima Karabiasek aurreratu zuen Gili-Gili dendara momentuz, besteak beste, soinekoak, larruzkoak zein artilezkoak, txamarrak eta fraka pitiloak ekarri dituztela. Koloreei dagokionez, udazkenaren ikurrak diren beigea, grisa edo granatea. Luko dendako Mari Fran Alonsok, aurten ere beltza, grisa eta marroia direla jaun eta jabe adierazi zuen. Horiek dira antza, erosleak gustuen dituenak edo jende gehienari ondoen ematen dien koloreak. Osagarri ugari ere jaso dituztela esan zigun; horiek kolore biziagokoak jaso dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak