Udako beherapenak ahul joan dira

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko irailaren 3a

Arrasateko dendariek eskertuko lukete dirulaguntza jasotzea abuztuan saltokiak zabaltzearren, Oñatin moduan. Hori eginez gero, saltoki gehiago zabalduko lituzketela uste du Arantza Arantzabalek, Ibai Arte elkarteko ordezkariak. Bestalde, bukatu berri diren udako beherapenen azkeneko txanpa oso ahul joan dela ere kontatu du Arantzabalek Arrasate Irratian, Leire Kortabarria lankideak egin dion elkarrizketan. Eskaintza bereziak egin dituzten arren, herritarrak bestetan baino gutxiago erostera animatu dira. Hementxe elkarrizketa entzungai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak