2008ko udaberrian hasiko ditu lanak Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Saihesbidearen osagai nagusiak izango dira:
- Olandixoko tunela (860 metro).
- Bi biribilgune berri.
- Aramaio ibaiaren gaineko zubia.
Olandixo aldean proiektatutako tunela 860 metro luze izango da, %2,50eko malda iraunkorrarekin, eta pertsonak irteteko galeria bat izango du larrialdirik gertatuz gero. Tunelaren irteeran egongo den saihesbideak Aramaio ibaia zeharkatuko du zubi berri baten bidez eta bideak jarraituko du egungo GI-2620 errepidera iritsi arte. Han bat egingo du biribilgune berri baten bidez.