Aurten zazpi familiak esku hartu dute Oporrak bakean programan; horietatik bi familia, gainera, berriak dira. Agurne Juldain Nubi elkarteko arduradunak familia berriak izatearen garrantzia azaldu du: "Datorren urtean lau ume ez dira etorriko, euren zikloa bete dutelako. Hortaz, seguru asko familia horiek ez dituzte ume berriak hartuko. Hala, familia berrien beharrean egongo gara".
Mediku azterketak egin
Familiek haurrekiko duten betebeharra da, besteak beste, azterketa medikuak egitea. Gainera, udako egun hauetan Saharako berotik urrun egotea da umeak gurera etortzearen arrazoietako bat; baita, elikadura zaintzea ere: frutak eta yogurrak jatea, adibidez. Irailaren 9ra arte egongo dira gurean.