Uarkape frontoiaren fatxadaren egoera aztertu gura du Udalak

Ubane Madera 2010ko uzt. 12a, 12:30
Uarkape frontoiko kristal batzuen egoera ez da oso ona. Are gehiago, Aste Santuan, kristal horietako bat jausi egin zen, ezustekoan; beste bat ukituta dago harrikada batengatik, eta beste batzuek lasaierak hartu dituzte. Gaur (astelehena) arratsaldean landuko du Tokiko Gobernu Batzarrak azterlan horren adjudikazioa.

Apirilean jausi zen leihoa, eguerdi partean, ezustean. Hori bai, zorionez inor ez zuen harrapatu azpian. 

Kontuak kontu, horren ostean Udala konturatu zen Uarkaperen fatxadako hainbat beira ez daudela egoera onean; tokiren batean pitzaduraren bat zein beste aurkitu dute; ikusi dute, baita ere, urteekin beirek lasaierak hartu dituztela, eta apurtxo bat mugitu egin direla. Eta badago beste leiho bat harrikada batekin ukituta dagoena.

Leihoetan pieza bereziak, eusteko

Horregatik guztiarengatik erabaki du Udalak fatxadaren egoera aztertu beharra dagoela. Proposamena da Tecnalia taldeko enpresa bati ematea azterlan hori; hala eginez gero, bi hilabete eta erdian entregatu beharko du emaitza, abuztuko oporren ostean, beraz. Bien bitartean, baina, eta arriskua saiheste aldera, Uarkaperen leihoetan pieza bereziak ipini dituzte, eutsi eta jausi ez daitezen.

Leiho handiak eta 11 urte

Leiho handiak dira Uarkapek dituenak: hiru metro zabal eta metro inguru altu. Frontoiak berak, berriz, dagoeneko hamaika urte ditu. 1999an inauguratu zuten, Santamasetan. Construcciones Amenabar enpresak eraiki zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak