Txosna Batzordeak laguntzaileak behar ditu Maritxutarako

Ubane Madera 2007ko ira. 25a, 18:59
Bi aste falta dira Maritxu Kajoi izateko, eta dagoeneko Arrasaten hasi dira egun hori prestatzeko lanak. Hala, Txosna Batzordea irail hasieratik dabil Maritxu Kajoirako batzarrak egiten. Besteak beste, hainbat ekintza dagoeneko egiteko moduan dituzte. Hala jakinarazi dio Arrasate Irratiari Itziar Osa Txosna Batzordeko kideak.

Plaza mugatuak

Haren esanetan, karpa erraldoia ekarri behar dute, Kondekuan ipintzeko, hau da, Monterron azpiko zelaian ipintzeko. Karpak zelai osoa hartuko du, Pablo Uranga kaleraino; hain justu ere, Pablo Uranga kale aldera, karpa itxita egongo da.

Karpa barruan barra luzea ipiniko dute, edariak zerbitzatzeko; eta, horrez gainera, aurten, sandwich hotzak ere zerbitzatuko dituzte. Horren harira, Txosna Batzordeak deialdia egin du, barran lan egiteko gertu dauden laguntzaileak topatzeko. Itziar Osaren esanetan, kalkulatu dute denetara ehun bat lagun beharko dituztela, txanda guztiak bete ahal izateko, "baina gehiago lortzen baditugu, oraindik hobeto", gaineratu du Txosna Batzordeko kideak.

Hala, oraingo astean bertan ipiniko dituzte lagundu gura duten boluntarioen izenak hartzeko kartelak. Bi tabernatan eman ahal izango da izena: Iratin eta Dat-en edo lehengo Ispilun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak