Txorizorik onena, Arrasaten egindakoa

Ubane Madera 2008ko otsailaren 4a

Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Extremadura, Kantabria eta Nafarroako txorizoak aurkeztu zituzten Baserriko Txorizoen Bilboko XII. lehiaketan; guztira, 85 lehiakide izan ziren. Eta horien guztien artean, irabazlea arrasatearra izan zen.


Pozik dago Jose Mari Salegi harakina Bilbon lortutakoarekin: "Aurreko urte batzuetan izan nintzen finalista hiru aldiz; aurten lehenengo saria lortu dugu eta ez genuen espero. Beti dago hor barruan zertxobait eta ilusioarekin bidaltzen dugu, baina 85 lagun joan gara lehiaketa eta lehenengo saria ateratzerik ez nuen espero".

Salegik gaineratu du sari garrantzitsua dela joan den eguenean eskuratu zuen hori: "Gure lanerako inportantea da. Azken batean jende askok parte hartzen dugu eta aurrena geratzea… Horrez gainera, jendeak ikusten du hemen kalitatezko txorizoa egiten dugula".

Txerri haragi ona
Halako txorizo kalitatezkoak egiteko erabiltzen duen sekretuaren gainean, galdetuta berriz, zera dio harakinak: "Ez dago sekretu handirik. Txorizo ona ateratzeko behar da txarri haragi ona eta gero, kurioso-kurioso egin gauzak. Guk portzentajeak hartuta dauzkagu gure erara: zenbat piper txorizero bota behar den, zenbat piper hauts… Horrekin txoriozak ondo ateratzen dira, gero pixka bat sikatu behar".

Hori bai, azpimarratu du semeak eta emazteak asko laguntzen diotela zeregin horretan: "Denok kolaboratzen dugu, lana ekipoan egiten dugu hemen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak