Santa Agedako koruan abesten dute gehienek, eta Mikel Arregi zuzendariak dioenez, taldearen helburua da otxotearen formula berreskuratzea: "Koruak eta abesbatzak badaude, baina otxote formatua desagertzear dago". Egubakoitzero entseatzen dute Arizmendi ikastolaren Gaztelupeko egoitzan, eta, oraingoz, euren errepertorioa 22 kantuk osatzen dute, hiru multzotan banatuta: eliza musika, euskal folklorea eta munduko kantuak. Arrasateko kantuak berreskuratzeko asmoa ere badute.
Sanjuanetan andaluziara
Ekainaren 4an Bergaran egingo dute saioa, Mariaren Lagundia elizan (20:00). Bestalde, hurrengo irteera sanjuanetan egingo dute. Granadara joango dira; han lau saio egingo dituzte.