Ospakizun berezia
Asmoa da 1970ean hasi eta 40 urte hauetan dantza taldeetatik igaro diren guztiak batzea. Urrian, egingo dute urteurren ekitaldia eta interesa dutenendako deia egin dute.
"Hiru bide daude parte-hartu nahi dutenendako: 679232191 telefonora deituta (18:00-20:00); txikitxuarrostaitz@gmail.com helbidera mezua bidalita; eta astelehen, eguazten eta eguenetan dantzako lokalera gerturatuta (18:30-19:30).
"Urte guzti hauetan ibilitako jende eta dantzariek bat egitea nahi dugu. Batzen garen jendearen araberako ikuskizuna izango da. Entseguak lehenbailehen hasi nahi ditugu". Hala, apirilaren 1era arte dago izena emateko epea zabalik.