Txikilandiak ateak zabalik ditu haur eta gaztetxoendako

Maider Arregi 2007ko urt. 3a, 10:26
Txikilandiako ateak zabalik daude urtarrilaren 5a bitartean. Ordutegia hauxe: goizean 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara, Musakolako kiroldegian. Txatxilipurdi elkarteak antolatu du Jolas Parke erraldoi hau.

Datozen egunotan 2.000 neska-mutiko inguru pasako dira Musakolako kiroldegitik. 15 urte badira Txatxilipurdi elkartea gabonetako parkea antolatzen hasi zela. Aurten, 35 begirale aiko dira lanean.

Ipuin-kontaketa saioak izango dira aurten ere. Maite Franco ipuin-kontalari hondarribiarrak gaur, urtarrilak 3,  egingo du bere saioa. Ostegunean, berriz, urtarrilak 4an, Mundua koloretan izeneko antzezlana ikusi ahalko dute 4 urte bitarteko umeek.

Zibertxokoa ere izango du aurtengo Txikilandiak. Gela honetan hainbat ordenagailu izango dira, bideojokoetan jolastu ahal izateko. Kantxan berriz,  puzgarriak eta tailerrak jarri dituzte. Hain zuzen ere, tailerrak daude aurtengo berrikuntza nagusien artean: talo, txalaparta, dantza eta trikitixa gehitu dizkiete ohiko pintura eta argazki tailerrei. Karaokerako eta ikuskizunetarako agertokia ere kantxan jarri dute.

Antoñako pabilioian dago beste guneetako bat, han jarri dituzte, besteak bestek, serigrafia eta larrugintza tailerra eta goming-a, nagusitxoendako. Bihar uraren eguna egingo dute eta igerilekuak Txikilandiak hartuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak