Txatxilipurdiren udalekuak ez dira ezezagunak gurean; ez daroate alferrik "22 urtez aisialdi hezitzailea eta euskara uztartzen". Urteek emandako esperientzia zabal horrekin, aurten ere, adin guztietarako eskaintza osatu dute udaleku ireki zein itxietan.
Udaleku irekiak
Arrasaten bertan, 2tik 10 urtera bitartean ekainaren 28tik uztailaren 23ra arte. Hiru gune egongo dira, adinaren arabera. Aurten astebete gehiago iraungo dute eta zaintza zerbitzua ere eskainiko dute Txatxilipurdikoek (9:00 - 10:00) hiru taldetan:
- Bilin-boloka: 2007an jaiotako haurrentzat, San Andresen.
- Beibilekuak: 2004-2006 bitartekoentzat, Musakolan.
- Bihurrikeixetan: 2000-2003, erdigunean.