Gabilondok dioenez, zapatuan "lasaiegi" ibili arren, domeka eta astelehenean ume eta gaztetxo "dezente" hurbildu zen Musakolako kiroldegira.
Zenbat gaztetxo hurbildu den jakiteko saldu diren sarrera kopurua da antolatzaileen neurgailua. Bada, guztira 1.100 sarrera saldu dira. Gabilondoren esanetan, "ez dago batere gaizki".
Hankapaloak eta ur parkea
Zazpi gune jarri dituzte eta gunerik arrakastatsuena azken egunean zabaldu zen ur parkea izan da. Bestalde, hankapaloek "sekulako arrakasta" izan dute.