Aisialdia eta euskara ardatz, hainbat ekintza egin dituzte gaztetxoek Orioko udaleku itxietan. "Abentura eta gaztetxoen autonomia" izan dira zeinu bereizgarriak "aurten ere", Lander Juaristi Txatxilipurdiko dinamizatzaileak jakinarazi duenez. Ohiko ekintzez gain, Unai Azkarate Azkaiter Pelox musikari bergararraren zuzeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Juaristik gaineratu duenez, eguraldia lagun izan dute.