Txatxilipurdi elkarteak uztailean antolatuko dituen udalekuetarako begiraleak behar ditu. Hain zuzen ere, gaur, astelehena, zabaldu dute izena emateko epea. Hogeigarren urtez antolatuko ditu aurten Txatxilipurdi elkarteak udaleku horiek.
Izena emateko epe hori apirilaren 30era arte izango da zabalik. Txatxilipurdiren deialdia da 2-16 urte bitarteko ume eta gaztetxoak zaintzeko.
Bete beharreko baldintzak dira, besteak beste, 18 urtetik gora izatea eta euskaraz jakitea. Interesa duenak eraman edo bidali behar du curriculuma, argazkia, nortasun agiriaren fotokopia eta begirale edo zuzendari tituluen kopiak Txatxilipurdik Pablo Uranga kalean duen egoitzara, “lehenbailehen”, elkarteko kideen esanetan.