Txatxilipurdi elkarteak egoitza aldatu behar du laster; aurrerantzean Nafarroa etorbidean izango dira etxeko gazteen aisialdiaz arduratzen den kultura elkartekoak. Horixe da, besteak beste, 2009-2010era begira duten berritasunetako bat; baina gehiago ere badituzte. Horrela aurreratu dio Arrasate Irratiari Eneko Barberenak, Txatxilipurdi elkarteko zuzendariak jarraian entzungai duzuen elkarrizketan.