Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuko barealdiaren ostean, itzuli dira hodei ilunak geurera. Arratsaldeko 16:30ean bat-bateko ekaitza izan da Arrasaten eta irudiotan duzue ondorenetako bat. Haize zakarrak Otalorako zuhaitz hori bota du eta auto baten gainera jausi da. Suhiltzaileak berehala joan eta bidea garbitu dute. Bestelako gertaerarik ez dela egon diote udaltzaingotik. Eguraldi iragarpenari dagokionez, gaurko ekaitzek jarraituko dute eta bihar iluntzera arte ez du hobera egingo. Onaldiak sanjuanak arte iraungo duela diote iragarpenek.