Tronera eta Harrizate proiektuek irabazi dute, erdibana, ideia lehiaketa

Jon Berezibar 2009ko mar. 17a, 16:24
Eta saria ere, erdibana egingo dute bi irabazleek: 44.000 euro bakoitzak. Bigarren saria Kisky izenekoak irabazi du (12.000 euro). Azkoitiko Azule Paisaia Eraketa enpresak aurkeztu zuen Harrizate proiektua etxebizitza, aisialdi eta kultura azpiegiturak jasoko lituzkeen proposamen batekin. San Andres auzoan boulevarda eta irizpide ekologikoak nabarmentzen dira gipuzkoarren proiektuan. Bigarren irabazleak Asmatu arkitektura bulegokoak dira, donostiarrak, eta erabilera industrial eta hiritarreko planteamendua egiten dute. Nabarmentzekoak erreka alboko parkea eta San Andres auzoa ere birgaitzeko proposamena.

Tronera

"Aisi-gunea ibaian, lotura zuzena eta erabilera osoa"

 

Tronera

Harrobiaz gain eta herrian integrazioa bermatzeko bi gune ere plantzeatzen dute: San Andres auzoa biziberritzea eta Intxausti baserri aurrean ibai alboko aisialdi gune zabala egitea.Igogailu horizontal bat ere planteatzen dute helburu batekkin, guneak 24 ordutan izan dezala bizia. Industri,  dentsitatea altuko etxebizitzak  eta aisialdirako eraikinak joango lirateke barruan, 5 dorrerekin eta argia sartzen utziko duen kokapenarekin. Autobusen geltoki bat ere proposatzen dute lotura osoa berma dadin. Eguzki-plaken baso bi edo olioa berrerabiltzeko lantegia ere proposatu zituzten.

 

Harrizate

"Gazteak erakarri  eta inguruko aisialdi motorra izan dadila"

Harrizate

San Andres auzotik hasten da Harrizate , Araba etorbidea zumardi zabal bihurtu eta harrobira sarrera horixe lizateke. Umezaintza dagoen lekuan legoke herriarekin lotura nagusia eta han planteatzen dituzte . Harrobian bertan erdian urmaela eta gune berdeak leudekete eta ekipamenduei dagokienez, batetik egoitza eta etxebizitzak leudeke eta bestetik kirol azpiegiturak eta kulturalak. Gazteentzako etxebizitza babestuak ere planteatu dituzte haiek herrian geratzeko. Eskaintza kulturalak inguruetako erreferente bilakatuko luke harrobia.


Kisky

 "Auzo bertikal berria, abangoardiaren gotorlekua"

Kisky

Eraikuntza bloke oso batek hartuko luke alderik alde harrobiaren kanpo perimetroa, zizare handi edo zubi baten modura. Azpian zein gainean kalea joango litzateke. Auzo berri bat egitea planteatzen da, modu bertikalean gainera. Eraikin-zubiak mota guztietako jarduerak hartuko lutuzte, bai etxebizitzak, zein merkataritza jarduera, hotelak zein bulegoak. Irudiaren museo bat ere pplanteatzen dute bisitariak erakartzeko. Eraikinaren kubierta zein harrobia herritarren aisialdirako gune zabala litzake kirol insatazioekin zein kulturalekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak