Tratu egokien inguruko kamiseta aurkeztu dute

Arritxu Barruso 2007ko eka. 19a, 10:48
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Plataformak kanpaina berezia jarri du abian eta hori dela eta ekimen ugari antolatu dituzte. Kamiseta lehiaketa bat ere antolatu dute eta atzo, astelehena, aurkeztu zuten irabazlea.

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Plataformaren kanpaina gazteengana dago zuzenduta, bereziki, eta helburua da indarkeriaren jatorria aztertu, erlazio sexistak baztertu eta harreman duinak bultzatzea.

Ekintzak

Ekainaren 25ean amaituko da kanpainaren lehenengo zatia. Azken asteotan herriko kaleetan eta tabernetan kartelak ezarri dituzte, aste bakoitzean esaldi batekin.

Jose Mari Carrerak gai honen inguruko ipuin kontaketa egin zuen hilaren 8an Biona tabernan eta hilaren 22an gauza bera egingo du Jai Zale tabernan.

Kamiseta lehiaketa

Kamiseta lehiaketa ere egin dute eta irabazlearen diseinua aurkeztu dute orain. Eneritz Iribar izan da irabazlea. Kamisetan ikus daiteke nola oiloak oilarrari esaten dion Ohartu garaiz, zu adina naiz.

Kamisetak aste honetan jarriko dituzte salgai Gazte Bulegoan, Biona Tabernan, Jai Zale tabernan eta Gaztetxean bost euroren truke. San Juanetan euren mezua kamiseta bidez kaleetan zehar ikus dadin nahi dute.

Kanpainaren bigarren zatia urrian hasi eta azaroaren 25ean amaituko da, emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak