Tradizioa eta abangoardia, txalapartarekin bat eginda

Iker Barandiaran 2009ko abenduaren 20a

Juan Mari Beltran musikariak eta haren taldeak 'Ttakun Ttan Ttakun' ikuskizuna egin zuten zapatuan Amaia Udal Antzokian. Txalapartan oinarrituta dago ikus-entzunezkoa.

Juan Mari Beltranek txalapartaren gainean asko ikertu du; hala, Txalaparta izeneko CD, DVD eta liburua kaleratu berri ditu. Lan horietan oinarrituta dago Arrasatera eraman zuen emanaldia.

Bertan entzun eta ikusi ahal izan genituen gure usadioekin lotutako hainbat pieza: ahotsa eta sagarra jotzeko lan-tresnekin eragindako Kirikoketa; negualdean animaliak elikatzeko egiten zen ote-jotzea (Jon Maya eta Vanessa Castaño dantzariekin); Elorrioko kanpai-joleen antzeko metal-jotzea; palanka kolpatuz jotzen den Ttinbilin-ttanbalana; sagardoarekin bustitutako txalaparta jotzea eta beste asko. Asko ikasi genuen, duda barik.

Horrez gain, oso bitxia izan zen txalaparta jotzeko erabili zituzten dozenaka teknika, txandatze, bariante eta tonalitateak. Zur eta lur utzi gintuzten. Zer esanik ez, Aurreskua txalapartarekin... Tradizioa eta abangoardia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak