Aipatutako adostutako testuan, Bozeramaileen Batzordeak "erabat" gaitzetsi du "hilketa doilorra". Horrez aparte, izan dira hainbat zurrumurru EAEk eta EB-Zutik koalizioak osatutako udal gobernua apurtu egin dela baina Ander Rodriguezek – EB-Zutik koalizioko bozeramaileak – Goienari ezeztatu egin dio hori. Hark adierazitakoaren arabera Eusko Abertzale Ekintzak egingo duen balorazioaren zain daude erabakia hartzeko. Bihar osoko bilkura egongo zelako zurrumurrua ere zabaldu den arren udal iturriek hori ere ezeztatu egin dute eta aditzera eman alderdi sozialistako kideak alkatearekin batzartuko direla plenoaren eguna zehazteko.
Tiroketa Navas de Tolosan, San Andresen map
Tiroz hil zuten Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia atzo eguerdian
Arrasateko PSE-EEko zinegotzi izandako Isaias Carrasco tirokatu egin zuten 13:30ak aldera. Anbulantzian eraman zuten Arrasateko ospitalera, oso larri, eta bertan hil zen. Atzo, 18:00etarako bozaramaileen batzarra deitu zutenudaletxean. PSE-EE alderdiko Karmen Atxutegik dagoeneko Ino Galparsoro alkatearren dimisioa eskatu du Goiena Telebistari egindako adierazpenetan.
Arrasateko PSE-EEko zinegotzi izandako Isaias Carrascok hiru tiro jaso zituen; horietako bat lepoan. San Andres auzoan izan zentiroketa, Navas de Tolosa kalean, etxetik irteten ari zela. 42 urte zituen eta egun, autobideko ordainlekuan egiten zuen lan. Goizean larrosak banatzen jardun zuen Arrasateko kaleetan.
Carrasco PSE-EEko zinegotzi izan zen Arrasateko udalean 2003-2007 legealdian. Hasieran esan dute hil egin dela, baina 14:30ean jakinarazi dute ez zegoela hilda. Baina, 14:40etan ospitaleko iturrien arabera, bi arnas eta bihotz geldialdi izan ditu eta erreanimatzen saiatzen ibili diren arren hil egin da.
Bestalde, Ertzaintzak adierazi du aurpegia estali gabe zeraman gizonezko batek tiro egin ziola Isaias Carrascori. Testiguek gaineratu dute gizonezkoak gezurretako bizarra zeramala. Orain, Ertzaintzak adierazi du, 4x4 ibilgailu gris baten bila dabiltzala.
Osoko Bilkura eta bozeramaileen batzarra
Bozeramaileen batzarra atzo arratsaldean egin zen 18:00etan udaletxean.
Gaur, zapatua, 12:00etan kontzentrazioa deitu du Eudelek udaletxe guztietan.



