The Vibrators taldea 1977. urtean sortu zuten Ingalaterran. Aspaldian hirukote dira, baina talde trinkoa osatzen dute Ian Carnochan gitarra-jotzailearen eta abeslariaren gidaritzapean.
Klasikoak eta modernoak
UK Subs taldeak 30 urte bete zituen 2007an, eta, oraingoz, jotzen jarraitzeko asmoa dute. Gainera, rock-and-rolla eta punka batzen maisuak direla erakutsi dute behin eta berriz. Charli Harperren gidaritzapean taula gainean ikusiko ditugu Nicky Garratt gitarra-jotzailea, Alvin Gibbs baxu-jotzailea eta Jamie Oliver bateria-jotzailea.