The Dirty Brothers taldeak 'Gure bidea' lan berria kaleratuko du datorren astean

Mirian Biteri 2010ko mar. 30a, 17:58
Maiatzaren 1a arte aurkezpena egingo ez duten arren,The Dirty Brothers talde arrasatearraren 'Gure bidea' izeneko lan berria datorren astean entzuteko aukera izango dugu. Diskoa Irati, Etxoste eta Iluntz tabernetan egongo da salgai, 6 euroren truke.
Josu Olaziregik, Aitor Aginagaldek, Jokin Azpiazuk, Josu Alkortak eta Asier Salak osatzen dute taldea. Azken horrek jakinarazi digu lan berriak taldeak konposatutako sei abesti dituela. Orain arte kontzertuetan jo ez dituzten kantu berriak, hain justu ere. Baina, hainbat talderen bertsioak ere sartu gura izan dituzte. Horretarako, hainbat taldeetako musikarien kolaborazioa izan dute diskoa grabatzerakoan; tartean, Ripeko Jul, Des-kontroleko hainbat kide (Oier, Hodei eta Urtzi), Enboskada, Iskanbila eta Never Surrender. Salak taldearen hasiera gogorarazi du: "Hasieran, akustiko moduan hasi ginen bertsioak egiten, ondo pasatzeko helburu bakarrarekin. Baina, denborarekin, gero eta gehiago elkartzen ginela ikusi genuen eta gauzak serioago hartu genituen, eta maketa sinplea egitea pentsatu genuen, kontzertuetan egindako bertsioekin. Baina, azkenean arriskatzea erabaki genuen, guk egindako sei kantu sartuz. Datorren astean entzun ahal izango dugu emaitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak