Teologiaren gaineko ikastaroa laikoendako

Mirari Altube Arrese 2007ko urr. 2a, 15:13
Laikoendako oinarrizko teologia ikastaroa antolatu dute Arrasateko artziprestaldean. Eguaztenetan izango dira eskolak, urriaren 24an hasita.

Aretxabaleta, Eskoriatza, Gatzaga eta Arrasatek osatzen duten artziprestaldeko laikoendako antolatu dute teologia ikastaroa. Antropologia, teologia eta espiritualitatearen gaineko gaiak landuko dituzte, adituen eskutik. Antolatzaileen helburua da laikoek oinarrizko teologiaren ezagupenak izan ditzaten bideak erraztea: "Donostiako Seminariora edo Gasteizko Teologia Fakultarera joan beharrean Debagoinean bertan ikastaroa egin ahal izango dute".


Urriaren 24an hasi eta 22 saio egingo dituzte Arrasaten, eguaztenetan, 17:30etik 20:30era. Gutxienez hamar laguneko taldea osatu behar da ikastaroa antolatu ahal izateko. Argibide gehiago gura izanez gero edo izena emateko herrietako abadeekin egin berba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak