Taxilari izan gura dutenendako azterketak

Ubane Madera 2009ko mar. 11a, 14:08
Arrasaten taxilari moduan jarduteko deialdia egin zuen Udalak urtarrilean. Bada, deialdi horretara aurkeztu eta azterketarako onartu zituztenek bihar, eguena, egin beharko dituzte azterketak, eguerdi partean.

Bi ariketa egin beharko dituzte. Aurrenekoa Loramendi gelan izango da, 13:00etan. Eta udalerriaren gaineko jakintza da galdetuko dietena, hau da,  Arrasateko kale, auzo, gune eta oro har, inguru fisikoa eta zirkulazioaren gaineko galderei erantzun beharko diete.

Bigarren ariketa, berriz, euskararen gainekoa izango da. Hori ordu erdi geroago egingo dute, Kulturaten, baina Euskara Sailean.

Lehiaketa horren bitartez adjudikatuko duten taxi lizentzia ez da taxi arrunt batena izango, baizik eta bederatzi plazako taxi irisgarria da Udalak adjudikatu gura duena. Behin lizentzia adjudikatuta bi hilabete baino lehen hasiko dira zerbitzua ematen zailtasunak dituztenendako egokitutako taxian. Hain justu, ezaugarri hori duen gure ibarreko bigarren taxia izango da Arrasatekoa.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak