Talde kirola dute gustuko emakumeek

Ubane Madera 2010eko martxoaren 8a

Geroago eta emakume gehiagok egiten du kirola; hala ere, bada adin tarte bat hutsune nabarmena gertatzen dela: 30-40 urte bitartean. Emakumezkoen bizimodua korapilatu egiten da adin tarte horretan, batez ere, seme-alabak izaterakoan. Hori dela eta gertatzen da etena kirol praktikan. Hala ere, 40 urteen ostean, atzera ere hasten dira emakumezkoak kirola egiten. Halakoak eta beste kontatu ditu Yolanda Perez de Arenaza kirol zinegotziak Arrasate Irratian, Emakumeen Egunaren harira egindako elkarrizketan. Segidan duzue osorik entzungai.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak