Talde jokoak hobera egin badu ere ezin garaipena lortu (65-75).

Jasone Zabala 2009ko otsailaren 1a

Javi Zurbanoren mutilek ezin izan dute sailkapenean goi aldean dagoen Zornotzaren aurka txapelketako hirugarren garaipena lortzerik izan. Partidu polit izan da, nahiz eta intentsitate pixka bat falta izan zaion. Etxekoak saiatu dira barruko jokoa eta kanpokoa egiten hiruko jaurtiketen bidez baita kontraerasoko jokoa ere, kontuan hartuta Zornotzako taldea zortzi jokalarirekin etorri dela Arrasatera eta nekea nabari izan dutela.

 

Amaiera arte parekatua

Norgehiagoka amaiera arte izan da parekatua. Aukerak izan dituzte bi taldeek, baina bizkaitarrek hasieran lortutako emaitza kontrolatzen jakin izan dute. Aipatu, aste batzutan jokatu gabe lesionaturik egon den Xabier Anasagasti minutuak jokatu dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak