Bost tailer
Datorren astelehenean hasiko dira tailerrak. Lehena Arrasaten izango da. Euskarazko wikipedia izango dute aztergai Arkaitz Zubiaga eta Galder Gonzalez wikilariek. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Loramendi kalean duen canpusean egingo da, 1204 gelan, goizeko 10etatik aurrera, goiz eta arratsaldez.Hurrengo tailerretan, blogak eta web 2.0, Ubuntu, software librean lehenengo urratsak, bideogintza, podcastinga eta irratigintza tailerrak izango dira, hainbat tokitan.
Parte-hartzaileak
Ekimen irekia da. Guztion artean ikasteko, jendeak tailer gehiago, eman edo jasotzea proposatu ahal izango du propio sortutako wikian, http://tailerrak.bipuntuzero.org.Antolatu diren tailerrak honakoak dira:
- Wikipedia. Uztailaren 16an. Arrasaten, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan. [Izena eman]
- Ubuntu/software librea. Uztailaren 18an. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. [Izena eman]
- Podcasting/irratigintza. Uztailaren 19an. Bilboko Kafe Antzokian. [Izena eman]
- Blogak/web 2.0 Uztailaren 21ean. Gasteizko Saregunen. [Izena eman]
- Bideogintza. Irailean. Iruñean. [Izena eman]