Pintxo bat eta ardo ondua euro baten truke. Horixe da eguenero
Arrasateko hainbat tabernek eskainiko duten eskaintza. Krisiari aurre egiteko asmoz antolatu duten ekimena da. Gabonen ostean, urtarrilaren 8an, jarriko da martxan. Hala, eguenero 18:00etatik 21:00era bitartean pintxo bat eta ardo ondua euro baten truke izango da ondorengo tabernatan: Monte, Hilarion, Amets, Itzala, Lorategi, Dublin, Txoko, Hotel Mondragon eta Hemen kafetegian.