Karkabal elkarteak 31 urte bete berri ditu, eta horregatik astelehenero afariak egiten dituzte. Atzokoan lagun koadrila bat afaria prestatzen zebilela deskuidu baten suak sukaldeko sapaia ere hartu zuen.
Konturatu ahala, su itzalgailuekin itzaltzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Horregatik, suhiltzaileei deitu egin zieten. Suhiltzaileek berehala menderatu zuten sua.
Sukaldea bera eta sapaia kaltetuta daude. Orain sukaldea konpondu eta paretak eta sapaia margotu beharko dituzte.

