Esandako moduan, kalte materialak etxebizitza baten izan ziren, hau da, sua ez zen gehiago zabaldu. Izan ere, suhiltzaileek sutea kontrolpean izan bitartean ondoko bizilagunak etxetik irtenarazi zituzten arren, gaua euren etxeetan pasatzeko aukera izan zuten gainontzeko bizilagunek. Sutea eman zen etxekoek, berriz, senitartekoren baten etxean egin behar izan zuten lo, suhiltzaileek hala gomendatuta.