Sutea izan da Erguineko etxebizitza batean

Usoa Agirre 2007ko martxoaren 8a

Goizeko 10ak baino apur bat lehenago piztu da sutea. Atarte horretako lehenengo solairuan, etxe baten obrak egiten dabiltza komunean. Poliespana jarri dute, eta lanean zebiltzala horrek su hartu du.

Hala, langileetako bat behean dagoen janari dendara jaitsi da sua zegoela esanez. Une horretan dendariaz gain bi bezero zeuden.

Hirurak mugitu dira, eta une horretan dendako sabai zati bat jausi da, baina ez du inor azpian harrapatu.

Erguinera suhiltzaileak, ertzainak, udaltzainak eta Gurutze Gorria hurbildu dira. Ez da inor zauritu eta sutea itzalita dago dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak