Sutea Aita Menni ospitalean

Ubane Madera 2009ko apirilaren 28a

Sutea piztu da Aita Menni ospitaleko garbitegian, Gesalibar auzoan. Oraintxe bertan (16:50) joan da harantz Ertzaintzaren patruila bat eta ospitaleko iturriek aditzera emandakoaren arabera, suhiltzaileei ere deitu diete. Edozelan ere, gaineratu dute ez dirudiela sute handia denik eta, batez ere, kea dela ikusten dena. Xehetasunak helaraziko dituzte geroago, egoera apurtxo bat baretzen denean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak