Egoera baretu da Aita Menni ospitalean eta gertatutakoa aztertuta, sute oso txikia izan dela jakinarazi dute ospitaleko iturriek. Kalte pertsonalik ez dela egon aditzera eman dute eta kalte materialak "kalkulatu" behar dituztela orain. Izan ere, sutea garbitegian izan da, eta han, jakina, garbigailuak dituzte. Hain zuzen ere, iturri ez ofizialen arabera, garbigailuren batek-edo su hartu eta horrek eragin du gertaera.