Sute ikusgarria, Jokin Zaitegi plazako etxebizitza baten

Iker Barandiaran 2009ko maiatzaren 10a

Zapatu gauean (20:30 aldera) su handi bat piztu zen Arrasateko Jokin Zaitegi plazako etxebizitza baten. Etxebizitza horretakoek ezin izan zuten itzali, eta sua kontrolatu ezina bihurtu zen.

Hala, plaza ingurura udaltzainak, ertzaintza eta suhiltzaileen hiru kamioi gerturatu ziren. Kea urrunetik ikus zitekeen, eta jende asko batu zen inguruetan suari begira.

Eraikineko beste etxebizitzetako bizilagunek ere kalera irten behar zuten, eta tentsio uneak bizi izan ziren.

Jakin dugunaren arabera, bizilagun batzuk kea irensteagatik edota nerbioengatik laguntza behar izan zuten arren, ez zen garrantzizko zauriturik izan.

Sua 22:30ak aldera itzali zuten suhiltzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak