Atzo gauean, Zarugalde kaleko bizilagun bat baino gehiago kezkatu egin zen 23:00ak inguruan suhiltzaile eta udaltzaingoak kalean ikusi zituztenean, mangerak aterata. Ur ataskoa gertatu zen Zarugaldeko atari batean.
Badirudi atzo egindako euri kopuru handiak duela gertatutakoaren arrazoia. Udaltzaingoak emandako azalpenen arabera, Zarugaldeko atari batean, teilatuko ur-hodia ataskatu egin zitzaien eta horren ondorioz, ura etxe barrura sartu zitzaien bizilagunei.
Halako larrialdi egoeretarako zerbitzu berezirik ez, eta horrexegatik deitu behar izan zieten suhiltzaileei. Bada, haiek konpondu zieten arazoa.