Sustatzaileak oso gustura Haitirako pintxo poteoak lortutako arrakastarekin

Txomin Madina Milikua 2010ko mar. 7a, 22:52
Eguraldi iragarpen txarren ondorioz joan den astean bertan behera geratu ostean, azkenean atzo egin zuten Arrasaten Haitiri laguntzeko dirua batzeko pintxo poteoa.

Harreman GKEa eta Arrasate Bizirik ostalarien elkartea izan dira ekimenaren sustatzaileak, eta oso gustura agertu dira zapatuan ekimenak izandako erantzunarekin. ''Balorazio oso positiboa egiten dugu, jende asko etorri zen  ekimen honetan parte hartzera'' azaldu digu Monte tabernako Juan carlos Davilak.

Bi gune nagusi

Pintxo poteoa bi lekutan burutu zen: batetik Biteri plazan, eta bestetik Arrasate Bizirik barruan dauden tabernetan. Lehenengoan batutako diru guztia zuzenean Haitirako izango da; tabernetan, aldiz, saldutako botila bakoitzeko euro bat bideratuko dute Haitira bidaltzeko.

Biteri plazan gainera, puzgarriak ere jarri zituzten, eta gaztetxoek ilara handiak sortu zituzten berauetan ibili ahal izateko.

Oraindik ere zehazki zenbat diru batu duten jakin ez arren, Juan Carlos Davilak azaldu digu diru asko jaso zutela eta berau  Mesedeetako mojen bidez bideratuko dutela Haitira. Asmoa da diru horrekin han, kalean bizi diren umeei laguntzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak