Gustura dira Sustarrak Errotuz taldeko kideak orain arte antolatutako ekitaldiek izan duten harrerarekin; hori horrela azaroa-abendurako Arrasateko historia oinarri duen erakusketa ari dira dagoeneko prestatzen. Material ugari dutela diote, besteak beste, Udal artxiboan aurkitutakoak; hala ere, herriko etxeetan gordeta dauden garai bateko "altxorrak" ere gustura jasoko lituzkela diote elkarteko kideek. Talde zabala dela diote, edonorentzako ateak zabalik dituena; eguaztenero elkartzen dira 19:00etan Udaletxean.
Eukene Mondragon, Sustarrak Errotuz taldeko kideak kontatutakoak dituzue jarraian entzungai.