Estatu mailan halako ikasketak ematen dituen lehen fakultatea izango da, eta Europa mailan bigarrena. Bi eraikin egingo dituzte: alde batetik, Zientzia Gastronomikoen fakultatea; eta beste alde batetik, ikerkuntza eta berrikuntza zentroa.
Sukaldarien babesa
Karlos Argiñanok, Andoni Luis Adurizek eta Juan Mari Arzakek babesa eman diote proiektuari. Goi mailako sukaldaritza titulua eskuratu ahalko dute. Gainera, graduondoko eskaintza zabala jarri gura dute.