Atzo, egubakoitza, eta gaur, zapatua, birritan, piztu da sua Eskualdeko Ospitalearen atzean dagoen pinudi baten. Dagoeneko sua guztiz itzali dute.
Lehenik eta behin, egubakoitz ilunkeran, 20:00ak aldera, sua piztu zen Musakola auzoko pinudi baten. Suhiltzaileak bertaratu eta sua itzali zuten.
Baina, gaur goizaldean, 06:00ak aldera, Santa Teresa auzoan bizi den bizilagun batek larrialdi zerbitzuetara deitu du etxetik puntu berean sua piztuta ikusten zuela jakinarazteko. Hala, suhiltzaileak berriro hara joan eta 07:30erako sua guztiz itzali dute.
Guztira, basoko hektarea bat erre dela jakinarazi digute Ertzaintzatik; eta pinuak ezik, ez da beste ezer erre.