Sozialistek aurkeztu duten zentsura mozioak ez du aurrera egingo Arrasaten

Ubane Madera 2008ko eka. 19a, 14:13
Gaur betetzen da sozialistek Arrasateko gainerako alderdi politikoei zentsura mozioaren gainean erantzuna emateko finkatutako 10 eguneko epea, eta sozialistek ez dute lortu mozio hori aurkezteko beharrezkoa duten gehiengoa, bestela esanda, beharrezkoak dituen 11 botoak.

Prentsa oharra bidali dute sozialistek jakinarazteko bihar (egubakoitza) prentsaurrekoa egingo dutela Donostian, eurek esan duten moduan, zentsura mozioaren aurrean EAJk, EAk eta EBk emandako ezezko erantzunak baloratzeko.

Iñaki Arriolak, Gipuzkoako sozialisten idazkari orokorrak egingo du balorazioa. Hori horrela, gu Paco Gartziarekin, Arrasateko sozialisten bozeramailearekin jarri gara harremanetan, azken ordukoa gure entzuleei helarazi guran. Baina Arrasateko zinegotziak adierazi du ez duela batere azalpenik emango bere alderdiko idazkari orokorrak berba egin arte. Beraz, bihar arte itxaron beharko dugu.

Mozioa, labur

Gogoan izango duzuen moduan, joan den ekainaren 9an aurkeztu zuten sozialistek zentsura mozio proposamena. Besteak beste, proposamen horretan diote alkatea ez dela "duina betetzen duen kargua betetzeko", Isaias Carrasco hil zuteneko egun horietan "erakutsitako koldarkeria eta pasibotasunarengatik (…)". Eta gaineratzen dute "politika indarkeriarekiko bateraezina" dela. Horregatik instituzio kargu batean dagoenak jarduera terrorista gaitzesteari uko egiten badio ez du merezi hori betetzea, dio zentsura mozioak.

Horregatik guztiarengatik, sozialistek diote "Arrasatek merezi" duela "gobernu demokratiko bat, udal gobernu dezentea" eta "sentibera", eta zentzu horretan Paco Gartzia Raya (EAE eta gero boto gehien dituen zerrendako burua) aurkezten dutela alkate izateko, "udal hau zuzendu dezan Demokraziaren baloreekiko errespetuarekin, tartean bizitzarako eta terrorismoa gaitzesteko eskubideak errespetatuz".

Horixe, labur esanda, sozialisten proposamena, esandako moduan, gainerako alderdiek, PPk izan ezik onartu ez dutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak