Sozialistek Arrasateko Udalaren "pasibotasuna" salatu dute, pankarten harira

Ubane Madera 2009ko azaroaren 27a

Arrasateko alderdi sozialistak salatu du Arrasateko Udala "pasibotasuna" erakusten dabilela ETAk eragindako biktimen "duintasunaren" kontrako sinbologia eliminatzeko orduan.

Prentsa oharraren bitartez salatu du “pasibotasuna” erakusteaz gainera, arrasatear guztiekiko "interes falta eta mesprezua" ere erakusten dituela Arrasateko Udalak, “elkarbizitza zibiko eta demokratikoaren arauetatik auto-marjinatu” egiten delako. 

"Delituzko ekintzak"

Salatu gura dutena da Udalak ez duela “berehala aplikatu” euskal erakundeen artean hitzartutakoa, “ETAren biktimak mintzen” dituen “sinbologia eta pintadak” ezabatzeko akordioa. Halako jarrerarekin “delituzko ekintzak eta gizalegezkoak ez direnak bultzatzen" dabiltzala era gaineratu dute.

Eta diote "konziente" direla bere garaian "herrikide eta herriko langile baten erailketa" kondenatu ez zuten alkate eta bere taldearengandik espero dezaketenaz, baina azpimarratu dute orduan moduan, orain ere, horren aurrean ez direla "ezer esan barik geratuko".   


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak